'Sagarrondotik sagardora' ikastaro praktikoa larunbatean hasiko da

Sagastien inguruan hainbat xehetasun landuko dira. / J.A.
Sagastien inguruan hainbat xehetasun landuko dira. / J.A.

Irailaren 7ra ate luzatuko da zortzi saiotako tailerra eta egun solteetan izena ere eman daiteke

JOSU ARANBERRI

Usurbilgo Alkartasuna Kooperatibak larunbat honetan hasi eta irailaren 7ra arte luzatuko den 8 saiotako ikastaroa praktikoa antolatu du Usurbilen beste urte batez, 'Sagarrondotik Sagardora' izanburupean. Sagardoaren Unibertsitatea, Sagarki, Bizi Sagardoa eta udalaren laguntzaz antolatutako zortzi saio hauek Potxoenean burutuko dira 9:00etatik 13:00etara.

Larunbatean izango da 'Sagarrondotik sagardora' ikastaro praktikoko lehen saioa. Aitor Etxeandiarekin sagastien neguko kimaketa eta ongarriketa landuko da. Martxoaren 2an, fruitu arbolen udaberriko edo zotzeko txertaketa landuko da Josu Osarekin. Martxoaren 23an, sagastien neguko kimaketa, gaixotasunak eta tratamenduak Aitor Etxeandiarekin.

Apirilak 6an «garbitasuna sagardoaren kalitatearen lagun. Sagardoa egurrezko ontzietan. Sagardoaren historia bat, zer ikasteko?» gaiaren inguruko ikastaroa izango da Egoitz Zapiainen eta Jakoba Errekondoren eskutik. Maiatzaren 18an ilargia eta egutegi biodinamikoa. landuko da Xabier Akizurekin eta ekainaren 1ean sagastien udako kimaketa, gatzak eta izurriteak Aitor Etxeandiarekin.

Aitor Etxeandiarekin neguko kimaketa eta ongarriketa landuko da etzi

Azkenik, udaran bi saio izango dira: uztailaren 13an lehenengoa, fruitu arbolen udako edo begiko txertaketa Josu Osarekin. eta irailaren 7an 'Sagarraren heldutasun analisiak. Etxean sagardoa egiteko hastapenak' Aitor Etxeandiarekin eta Egoitz Zapiainekin.

Kimaketa praktikak bertako sagastietan egingo direla ere iragarri dute Alkartasuna Kooperatibako kideek.

Ikastaro osoaren prezioa 96 eurokoa izango da (doakoa Alkartasuna kooperatibako bazkideentzat). Egun solteetan izena ematea ere badago, horretarako Alkartasuna kooperatibarekin harremanetan jarri beharko delarik.

Izen ematea 943 361114 telefono zenbaki bidez, alkartasuna@usurbil.com helbide elektroniko bidez edota alkartasuna.eus interneteko helbidean egin daiteke.