Sagardo egunerako dena prest

Sagardotegi desberdinetako zukuak dastatu ahal izango dira. / DV
Sagardotegi desberdinetako zukuak dastatu ahal izango dira. / DV

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOAIZARNAZABAL.

Bihar arratsaldeko 18:30etatik aurrera, Herriko Plazan VI. edizioa izango den sagardo lehiaketa ospatuko da herriko trikitilariek alaituta, eta sagardoa dastatzeko orduan, hainbat eratako pintxoez lagundurik egin genezake. Lehiaketako partaideak, Alorrenea, Bereziartua, Egiluze, Eula, Gaztañaga, Aburuza, Akarregi, Añota, Izeta, Altzueta, Petritegi eta Urdaira sagardogileak izango dira lehiatzen.

Udal liburutegia

Uztailaren 24, asteazkena, izango da liburutegiak bere ateak zabalik izango dituen azken eguna udako oporrak hartu aurretik. Bitartean, astelehenetik ostegunera irekita egongo da, arratsaldeko 16:30-19:30era, eta berriro irailaren 2an.