Borrar

San Praixku jaietako azken egunak

J. ARANBERRI

USURBIL.

Viernes, 6 de octubre 2017, 00:24

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Asteazkenean San Praixku eguna ospatu ostean, Aginagan aurtengo jaien azken egunak izango dituzte. Gaur eta bihar ekimen desberdinak izango dira bertako jai bartzordeak antolatuta.

Gaur, umeen eguna izango dute. Haurren jolasak izango dira goizeko 10:00etan hasita eta bazkaria izango dute 13:00etan. Arratsaldean tailerrak eta puzgarriak izango dituzte frontoian Txatxilipurdikoekin, segidan txokolata jateko aukera izango delarik. 18:30etik 19:30era, gainera, disko festa izango da eta ondoren apar festa. 21:00etan gazte afaria iragarrita dago Aginaga sagardotegian eta 00:00etan hasita Rukula eta Eskean Kristö taldeekin kontzertua eliza zaharrean. Amaitzerakoan karaokea izango da.

Bihar, ekimen ugari antolatu ditu Aginagako jai batzordeak. XXXVI. mus txapelketa herrikoia egingo dute 16:00etan, izen ematea 15:30etatik 16:00etara egiteko aukera izango delarik. Arratsaldeko 17:30ean hasita kontzertuak izango dira eliza zaharrean. Kezka eta The Hastelen´s taldeak entzuteko aukera izango da bertan. 18:00etan Gorriti bertan izango da eta 19:30etan poteoa egingo dute Elektro Txufla elektro-txarangarekin. Gaueko 24:30ean Odolaren Mintzoa eta Laket taldeak entzuteko aukera izango da frontoian, eta goizeko 4:00etan Jotatxo Dj. eta Balber Dj eliza zaharrean.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios