Poker eta bikote mistoen pala txapelketak gaur eta bihar

Bikote mistoak. /  AMAXKAR
Bikote mistoak. / AMAXKAR

GETARIA.

Gaur arratsaldeko 16:30ean Gaztetxian VIII. Poker Txapelketa jarriko da jokoan. Izenak 16:00etatik aurrera eman daitezke eta 10 euro jarri behar dira. Sariak hauek dira, irabazleak bildutakoaren %50a eta trofeoa, bigarrenak %30a eta hirugarrenak %20a. Bestalde eta Getaiko Gazte Asanbladak antolatuta. bihar goizeko 10:00etatik aurrera herriko frontoian bikote mistoen pala txapelketa jokatuko da. Goiz ederra igaro eta izerdia botatzeko aitzakia denentzat.