Pirritx, Porrotx eta Marimototsen 'Musua' emanaldia kiroldegian

Porrotx, Marimotots eta Pirrits Usurbilen izango dira. /  DV
Porrotx, Marimotots eta Pirrits Usurbilen izango dira. / DV

Bi saio izango dira eta sarrerak aldez aurretik salgai daude Bordatxo tabernan eta Marije arropa dendan

JOSU ARANBERRI USURBIL.

Larunbatean Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldi berriaz gozatzeko aukera izango da Oiardo kiroldegian herriko Argiaren lagunak taldeak antolatuta. Urtero abenduaren amaiera aldera izaten da pailazo hauen emanaldia eta herriko nahiz inguruetako haurrek beraien lanik berrienak ikusteko aukera izan dute aspalditik eta ajurtengoan ere ez dute hutsik egingo.

Bi saio izango dira. 16:00etan bata eta 18:30ean bestea, eta sarrerak aldez aurretik salgai daude Bordatxo tabernan eta Marije arropa dendan. Egun berean ere salgai izango dira Oiardo kiroldegian 8 eurotan. Hori bai, 12 hilabetera arteko haurrek sarrera doan izango dutre.

'Musua' beraien azken ikuskizuna aurkeztuko dute kiroldegian Pirritx, Porrotx eta Marimototsek. «Mundua mundu denetik, eguzkia biraka ari da eta gu haren inguruan. Eta dei egiten dio lurrari esnatzeko, azaleko zomorroak astindu eta mozorrotzeko. Mundua mundu denetik, hartzak kobazulora sartzen dira neguko solstizioetan eta kilkerrak kanpora atera udakoetan. Eta guk dantzatu eta kantatu egiten dugu negu zein uda, egin arren euria, atera arren eguzkia, apurtu arren zeruan tximista... Inauterietan, San Joanetan, Gabonetan ohitura zaharrak mantendu eta berriak sortzera jolasten dugu. Munduak biraka segi dezan. Eguzkiak ez ezik».

Herri txiki, infernu handi

Bihar 20.00etan Euskal Telebistaren 'Herri txiki, infernu handi' saioaren azken grabaketa egingo dute Aginagan. Duela aste batzuk zenbait aginagar grabatu zituzten, baita Aginagako txoko desberdinak ere eta bihar, saio horren proiekzioa egingo dute Aginagako elizan. 20:00etan hasiko da ekitaldia, eta bertan izango dira Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi aurkezleak nahiz Sebastian Lizaso bertsolaria.

'Herri txiki, infernu handi' ETB 1en emititzen den saioa da. Zuhaitz Gurrutxaga futbolari ohia eta Mikel Pagadizabal aktorea dira aurkezleak. 2015eko urtarrilaren 4an estreinatu zen programa eta azken urteetan ETB 1en emititu den saiorik arrakastatsuena da. Igandetan emititzen da programa eta bosgarren denboraldian murgilduta daude.

 

Fotos

Vídeos