Pintura Eguna izango da gaur Guraso Elkarteak antolatuta

Kalean pintatzen. /  AMAXKAR
Kalean pintatzen. / AMAXKAR

J.M. ZUBIAURREGETARIA.

Tonpe Getariako Guraso Elkarteak eta Lagunak antolatuko dute gaur herrian Pintura Eguna. Urtero bezala gaztetxoak Berdura Plazara hurbildu besterik ez dute egin behar, margotzeko gogoarekin. Bertan, 11:00etan tailerrak prestatuko dira haur guztientzat. Ondoren, 11:30etik 12:30era, marrazketa eta pintura uztartuz ekimena burutuko da eta jorratu beharreko gaia 'Amalurra zaindu' izango da. Eguerdiko 13:00etan parte hartzaile guztien artean sarien zozketa bat egingo da.