Petritegi sagardoa izan zen onena epaileen iritziz

Sagardoa edateko giro bikaina. /  DV
Sagardoa edateko giro bikaina. / DV

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOAIZARNAZABAL.

Sagardoa edateko giro aproposa izan genuen larunbatean Aizarnazabalen, hamabi sagardogileren uzta probatzen aritu bait ziren herrira hurbildu ziren hainbat eta hainbat pertsona, eskeintzen ziren pintxoak ere dastatuz. Sei epaileen arabera, aurtengo sagardorik onena Petritegikoena izan zen, iaz hirugarren postuan geratu zen eta aurten iazko arantza txiki hori kentzeko aukera izan duelarik. Añota sagardotegia izan zen bigarren sailkatua eta hirugarren posturako, berdinketa bat suertatu zen Altzueta eta Gaztañaga sagardotegien artean. Epaileek berriro puntuatu eta Altzueta izan zen hirugarren postua lortu zuena.