Pertsona onak badira oraindik ere

S.GORROTXATEGI

Egunero albiste txarrez inguratuta gauden honetan, egunotan izan dudan gertaera baten berri emateko beharra sentitzet dut. Kartera galdu nuen duela gutxi, barruan etxeko giltza sorta bat eta berrogeita hamar euro nituen. Giltzen gabeziaz kezkatuta, udaltzaingora jo nuen, ea bertan zeuden ala ez jakiteko, eta nire sorpresarako, bai, bertan zeuden! Norbaitek topatu eta ispiziora eraman zituen, dirua barne.

Ez dakit nor izan den, gizonezkoa ala emakumezkoa, baina hunkituta eta eskertuta nago. Ez da egunero ikusten den gauza bat eta azaldu beharra neukan. Beraz, norbait idatzi honekin identifikatuta sentitzen bada, benetan, mila mila esker!

Oraindik pertsona onak geratzen dira!