Pepita Embil omentzen du gaur Donostiako Musika Hamabostaldiak

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Donostiako Musika Hamabostaldiak joan den mende erdialdean zarzuelak izan zuen dama handia, Pepita Embil getariarra, omenduko du gaur gaueko emanaldi batean. Placido Domingo tenorraren ama zena, duela 100 urte jaio zen Getarian eta aitzakiatzat hori hartuta Pepita gogoan izango dute.

Salbatore elizan iluntzeko 20:30ean hasiko da emanaldia eta bertan egongo dira Klara Mendizabal sopranoa eta Elisa di Pietro, hau ere sopranoa, eta pianoan Oier Etxabururen laguntza izango dute.

Egitarauari dagokionez 'Pepita Embilen omenaldia' izenburupean, Moreno Torroba, Sorozabal, Guerrero eta Fernández Caballeroren zarzuelako erromantzak entzun ahal izango dira. Musika Aitzaki ekimenaren barne kokatzen da emanaldi hau eta berriro Getariara etortzea erabaki du Musika Hamabostaldiak. Bertara joateko gonbidapenak eskatu behar ziren eta jakina getariar musika zaleak honelako aukera paregabe bat ezin pasatzen utzi eta berehala amaitu ziren.

 

Fotos

Vídeos