Pentsio duinen alde elkartuz jarraitzen dute herriko jubilatuek

Zestoako jubilatuek deituriko kontzentrazioa. /  MARIN
Zestoako jubilatuek deituriko kontzentrazioa. / MARIN

Hurrengo hitzordua bihar bertan izango da, eguerdian, Gurutzean, eta agertzeko deia luzatzen dute

A.M.ZESTOA.

Jada bi elkarteratze egin dituzte eta Zestoako jubilatuen erantzuna baikorra izan da. Bihar, urriaren 14a , berriro elkartuko dira eguerdiko 12:00etan Gurutzean.

3Z (Zahartzaroa Zainduz Zestoan) eta Zestoako Gurutze jubilatuen elkarteak agertzeko deialdia luzatzen diete jubilatu, pentsiodunei eta gainontzeko herritarrei. «Bizitza urtero igotzen duena (KPI) automatikoki pentsioei aplikatzea eskubide bat da eta 1.080 euroko gutxiengo pentsioa izatea oinarrizko eskaera bat da».