'Pausoz-pauso Adiskide +30 urtez' festa, bihar

Gora etorri eta Egurra ta kitto taldeak arituko dira gauez eta autobusak daude Zumaia eta Zestoatik

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO AIZARNAZABAL.

Aizarnazabalgo Gaztetxeak 'Pausoz-pauso Adiskide +30 urteurrena' lelopean Adiskide elkartea eratu zeneko urte hura gogoratu eta ospatzeko egun hau antolatu du biharko: bazkaria eusko parrillaren eskutik izango da arratsaldeko 14:30ean, ondoren kantaldia egongo delarik.

Txupinazoa Gaztetxetik

Eguerdiko 13:00etan Gaztetxetik txupinazoa jaurtikiko da, urte hauetan bertan ibilitakoen eskutik eta ondoren, Adiskide makroargazkia eta poteo musikatua egongo dira. Lehen aipatu bezela, bazkaria 14:30etan eta 19:00etan, Eletropikala elektrotxaranga herrian zehar. Gaueko 23:00etan, Durangoko Gora Etorri osatzen duten bost nesken taldea eta Azpeitiko Egurra ta kitto izango dira eskola azpian.

Goizaldeko 02:00etan berriz, Gaztetxean DJ Goiko Reverse. Autobus zerbitzua dago Zumaia eta Zestoatik: Aizarnazabala joateko, Zumaiatik 22:30ean eta Zestoatik 23:00etan; bueltatzeko berriz, Zumaiara 03:30etan eta Zestoara, 04:00etan.