Paul San Martin eta Denis Agenet gaurko kontzertuan

Paul San Martin. Piano jotzaile entzutetsua gaur Orion izango da./
Paul San Martin. Piano jotzaile entzutetsua gaur Orion izango da.

Arratsaldeko 19:30ean Herriko plazan, 'Ziaboga' musika zikloaren barruan

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOORIO.

Udalak eta Enbor Akzio Kulturalak elkarrekin antolatutako 'Ziaboga' musika-zikloaren barruan, gaur arratsaldean, 19.30ean hasita, Herriko plazan, zikloaren hirugarren kontzetua izango da, gaurkoan Paul San Martin&Denis Agenet bikotearekin.

Paul San Martin, donostiarra, 15 urtez geroztik musikagintzan aritua, gaur egun blues estiloko piano-jotzaile entzutetsua dugu. Stride eta Boogie Woogie estiloko doinuek erakarrita, 2011n Gaztelupeko Hotsaken zigilupean, 'Tracks' izeneko lana argitaratu zuen. Stay Blues izeneko taldearekin, hamaika blues- eta jazz-jaialditan aritutakoa da; horien artean, Donostiako Jazzaldian hainbatetan hartu du parte. Izen handiko artistekin kolaborazioak egina da eta gaurkoan, Ziaboga musika zikloan, Denis Agenet bateria-jotzaile frantsesarekin hartuko du parte.

Aurrekoetan bezala, doako kontzertua izango da.