Secciones
Servicios
Destacamos
Iñaki Ruiz zumaiarra da iazko udazkenetik Aizarnazabalen Pancafit eta Pilateseko klaseak ematen dituen irakaslea Lauburu eraikineko gela batean. Bihar ostegunez , ate irekiak izango dira arratsaldeko 19:45etik 21:00etara bitartean eta Iñaki bera arduratuko da ikustera joaten direnei ariketak eta bere onurak azaltzen.
Pilatesen, barne muskulatura lantzeko ariketak egiten dira, helburua giharrak indartzeaz aparte, gorputzaren oreka bilatzea da. Pancafit hamakekin aldiz, landutako muskulatura luzatzen dugu modu globalizatu batean eta tentsiopean dauden giharrak askatzen ditugu.
Hortaz aparte, gorputzeko jarrera berrorekatzen laguntzen du, okertzeko ditugun tendentziak zuzenduz.
Bizi kalitatea hobetu eta lesioak sahiestu nahi dituen edonori zuzenduta dago panca eta pilateseko ikastaroa. Klase bat nola izaten den bertatik ikusi nahi duen edonor gonbidatua dago osteguneko klasera; ez dago adinaren mugarik. Izen ematea web orrialdetik edota mugikorrera deituz egin daiteke: luzafit.com edo 666 190 653 telefonoan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.