Pala misto txapelketan Gurrutxaga eta Larrañaga garaile izan dira

Garaileak. Intza Gurrutxaga eta Maikel Larrañaga txapeldunak./
Garaileak. Intza Gurrutxaga eta Maikel Larrañaga txapeldunak.

Gaztetxeak antolatutako lehia borrokatua izan zen

GETARIA.

Gaztetxeak antolatutako 3. Pala Misto Txapelketan irabazleak Intza Gurrutxaga eta Maikel Larrañaga izan zien. Larunbat goizean jokatu ziren partidak herriko frontoian eta denera hamar bikotek hartu zuten parte. Goiz parte ederra denak igaro zutena.

Gaur pilota

Gure Txeruko nagusien bikoteak, Aristi eta Zenekortak, gaur arratsaldean Sahatsaga pilotalekuan lehen mailara igotzeko aukera izango dute. Aurrean 1. mailako jubenil txapeldunak izango dituzte, Senar eta Uranga (Lapke 1).

Bi pilota partida jokatuko dira 19:30ean hasita. Lehenengoan Gorostidi eta Jauregi (Intxurre 1) eta Elola eta Goikoetxea (Tolosa) aurre aurre. Amaitzean getariarrak kantxaratuko dira.

 

Fotos

Vídeos