Pagoetako Giltzaiturri kobazulo karstikora irteera

Kobazulora. Sartu eta lur azpiko eremua ezagutzeko aukera. /
Kobazulora. Sartu eta lur azpiko eremua ezagutzeko aukera.

Larunbatean egingo da Felix Ugarte espeleologia elkarteko adituen laguntzarekin

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOAIA.

Datorren larunbatean, irailaren 28an aukera paregabea dugu Pagoeta mendiaren barnekaldean dauden galeria, pasabide, estalaktika eta estalagmitak ikusteko. Felix Ugarte Espeleologia Elkarteko adituen laguntza izango da Giltzaiturri kobazulo karstikora sartu eta lur azpiko eremu zoragarri horiek ezagutzeko.

Zailtasun ertaineko irteera dela diote, baina beti ere 16 urtetik gorakoentzat. Haurrentzat ez omen da egokia.

Informazio zabalagoa behar duenak edo erreserba egin, 943835389 telefono zenbakira deitu dezake edo ondorengo helbidera idatzi: iturraran@gipuzkoamendizmendi.net

Irteerak 3 orduko iraupena izango du, goizeko 10.00etatik eguerdiko 13.00etara. Irteeran parte hartzeko prezioa 20 eurokoa da, plaza mugatuak direlarik.