Oteiza Astea, kultur jarduera desberdinekin

Karkarako kideek eta udaletxeko ordezkariek aurkeztu zuten Oteiza Asteko egitaraua 'Pietate'aren azpian./
Karkarako kideek eta udaletxeko ordezkariek aurkeztu zuten Oteiza Asteko egitaraua 'Pietate'aren azpian.

Gaurtik igandera bitartean, Karkarak, Udalarekin elkarlanean antolatuta

DVORIO.

Karkarak 30 urte beteko ditu 2019ko ekainean, eta urteurrena ospatzeko ikasturtean zehar hainbat egitasmo antolatuko dituzte. Urrian esaterako, Jorge Oteiza jaio zela 110 urte beteko direla aprobetxatuz, kultur elkarteak Oteiza Astea antolatu du, Orioko Udalarekin elkarlaneran.

Gaurtik urriaren 21era bitartean egingo da Oteiza Astea, eta hainbat kultur jarduerek osatuko dute egitaraua. Alde batetik, asteartean, arratsaldeko 19:00etan, Oskar Alegria kazetari eta zinemagileak, eta Bernardo Atxaga idazleak Oteizaren inguruko solasaldia eskainiko dute Arraunetxean, 'Oteizarekin batetik bestera izenburupean'.

Asteartea
Solasaldia Arraunetxean.
Osteguna
Dokumentalaren proiekzioa kultur etxean.
Ostirala
Haurren omenaldia Oteizari.
Larunbata
Altzuzako Oteiza museora irteera.
Igandean
Dantza-bertso-musika ikuskizuna herriko plazan.

Bestetik, urriaren 20rako, larunbatarekin, Karkarak Altzuzako Oteiza Museora irteera antolatu du. Parte hartzaileak 10:00etan irtengo dira Orioko autobus geltokitik, eta 11:15tan bisita gidatua egingo dute Oteiza Museoan barrena. Eguerdi partean, Iruñera joango dira, eta Iruñeko Aldapa elkartean bazkalduko dute denek elkarrekin; azkenik, 18:00etan irtengo dira Nafarroako hiriburutik Oriora bueltatzeko.

Irteeran parte hartu nahi dutenek asteartea baino lehen eman behar dute izena, 943831527 edo 688857305 telefono zenbakietara hots eginda, edo karkara@karkara.com helbidera idatzita. Karkarako laguntzaileek 35 euro ordaindu beharko dute irteeran parte hartzeagatik, eta laguntzaile ez direnek 45 euro. Horrez gain, prezio bereziak ere zehaztu dituzte. Batetik, 65 urtetik gorakoei eta adin txikikoei 41euro kostako zaie irteera, eta ikasleei eta 65 urte azpiko erretiratuei 43 euro. Karkarako kideek herritarrak irteeran parte hartzera animatu dituzte, «Orion jaio eta nazioarte mailan ezaguna den artista ezagutzeko aukera aproposa», izango dela uste baitute.

Beste zenbait ekimen

Oteiza Astea borobiltzeko, beste zenbait ekimen ere egingo dira astean zehar. Honela, ostegunean, urriak 18, arratsaldeko 19:00tan, kultur etxean, 'Oteiza: 1908-2008 y sigo' dokumentalaren proiekzioa; urriak 19, ostiralean, goizeko 11:00etan, haurren omenaldia Oteizari 'Pietatea' azpian; larunbatean, esan bezala, Oteiza museora irteera, eta igandea, urriak 21, Esku Harriak: Oteizaren (h)aria, dantza-bertso-musika ikuskizuna arratsaldeko 18:30tan, plazan.

Guztia Karkarak antolatzen du, Udalarekin elkarlanean, Karkara 1989ko San Pedro Jaietan herritar talde batek sortu zuen, aldizkariaren bidez euskararen normalizazioan laguntzeko asmoz. Izan ere, nabarmendu dute garai hartan euskaldun askok ez zuela euskaraz irakurtzeko ohiturarik, eta joera hori hautsi nahi izan zuten Karkara aldizkariarekin. Ondoren, aldizkariak webguneari ireki zion bidea, eta proiektua indartuz joan da urtez urte. Ildo horretan, Rikardo Uzkudun elkarteko presidenteak aurkezpenean azaldu zuen bezala, «gaur egun Karkarak informazio zerbitzu profesionala eskaintzen du. Orioko eta Aiako informazioa ematen du, kalitatezkoa, azkar eta txukun». Dena dela, kultur elkarteak hobetzen jarraitzeko asmoa duela ere adierazi zuen, eta aurrera begirako hainbat proiektu eta erronkak dituela zehaztu.

«Gaur egungo komunikazio beharretara egokitu behar dugu, digitalizazioak dakarren testuinguru berrira moldatuz. Apustu sendoa eska-tzen duten erronkak dira, eta gu aurrera egiteko prest gaude». Hala ere, uste dute horretarako Karkara komunitatea sendotu behar dutela. «Aurten, 30. urteurrenean, gure erronka Karkararen presentzia handitzea eta herritarrengana gerturatzea da. Hausnarketa horretatik abiatuta, ikasturtean zehar hainbat kultur ekimen antolatuko ditugu, eta guretzat plazer handi bat da ikasturte berria Oteiza Astearekin abia-tzea».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos