Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Aian hasi eta amaituko da Pagoeta parke naturalean zehar igarotzen den Aiako mendi lasterketa. ETXEBERRIA
Ostiralean amaituko da Pagoeta Mendi lasterketarako izen-ematea

Aia

Ostiralean amaituko da Pagoeta Mendi lasterketarako izen-ematea

Datorren igandean jokatuko dute Pagoetako parke naturalean barrena, eta dagoeneko 250 korrikalarik eman dute izena

Martes, 25 de febrero 2025

Datorren igandean, martxoaren 2an, jokatuko da Aiako XIV. Mendi Lasterketa, Pagoeta parke naturalean barrena egiten da, hamabost kilometroko distantzian, Aiako kirol elkarteak antolatzen duen frogan.

Irteera goizeko 10:30ean emango zaio eta 16 urtetik gorako gizon eta emakumeek hartu dezakete parte. Dagoeneko 250 korrikalaritik gora eman dute izena eta guztira 400 pertsonek hartu ahal izango dute parte. Izena emateko epea ostiralean, otsailak 28, amaituko da, eta kirolprobak.com atarian eman daiteke izena.

Ibilbidean hainbat gailur igaroko dituzte korrikalariek, paraje ederretatik igaroz, helmuga Aiako plazan dela. Lehenengo sailkatuek 200 euro jasoko dituzte, bigarrenek 150 euro, eta hirugarrenek 100 euro. Denbora hobetzea lortzen dutenentzat ere 100 euroko saria egongo da. Gizonezkoe+tan 1:03:39 izango da hobetu beharreko denbora, eta emakumezkoetan, 1:12:54.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ostiralean amaituko da Pagoeta Mendi lasterketarako izen-ematea