Oriokoren garaipen garrantzitsua mailari eusteko helburuan

Oriokori. Hiru partidu besterik ez zaizkio geratzen (Urnieta eta Trintxerpe kanpoan) eta Mariño etxean./
Oriokori. Hiru partidu besterik ez zaizkio geratzen (Urnieta eta Trintxerpe kanpoan) eta Mariño etxean.

Hiru partida besterik ez dira geratzen Liga amaierarako eta helburua postu bat igotzea izango da, jaitsieratik ihes egin ahal izateko

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ORIO.

Preferente mailako Oriokok oso urrats garrantzitsua eman zuen pasa den larunbatean Hernaniri 3-0 irabazi ostean. Azken emaitza ikusita, partida erraza izan zela badirudi ere, ez zen horrela izan, kosta egin zitzaien, batipat lehenengo 20 minutuetan. Hortik aurrera hobeto hasi eta golak iritxi ziren. Lehenengoa Unai Garatek sartu zuen 38. minutuan; bigarrena Unai Azkuek (62) eta hirugarrena Eneko Azkuek (69). Garaipena gainera Mariño eta Trintxerperen porrotekin batera iritsi zen.

Hiru partida besterik ez dira geratzen Liga amaierarako, eta badirudi Trintxerpe (15 puntu), eta Mariño (19) atzean geratzen ari direla, eta biek maila galduko dutela. Orioko azken hirugarren da 24 punturekin, baina helburuak gutxienik beste postu bat igotzea izan behar du, promozioa ekiditeko. Dunboa Eguzki (25 puntu), Gure Txokoa (26), eta Urnieta (28) ez ditu urruti, eta oriotarrek Urnietan jokatuko dute asteburuan.

Hernaniren aurka ondorengo jokalariek jokatu zuten: Mikel Arruti, Jon Manterola, Imanol Azpiroz, Unai Azkue, Unai Garate (84 min., Pablo Carbonero), Eneko Azkue (78 min., Eneko Genova), Haritz Miera (65 min., Manex Aizpurua), Iker Calvo (85 min., Odei Bergado), Iñaki Arriola, Unai Aizpurua eta Ramon Erkizia ( 87 min., Eneko Pajares).

Gainontzeko taldeak

Jubenilak 7-0 nagusitu ziren Ostadarren aurka. Golak Alex Emparanza (3),Gorka Amas, Imanol Arruti, Oier Astigarraga, eta Antton Iturainek egin zituzten. Ohorezko kadeteek, berriz, 3-1 galdu zuten Irunen. Ohorezko infantilek 2-2 berdindu zuten Internacionalen zelaian (golak Beñat Ostolaza eta Liher Amilibia), eta ohorezko kadete neskek 3-0 irabazi Urolari (golak Magali Agote, Eider Lertxundi eta Jugatx Aduriz).