Oriokok Zizurkilen jokatuko du gaur arratsaldean, Danenaren aurka

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOORIO.

Zizurkilen jokatzen du gaur arratsaldean Preferente mailako Oriokok, Danena izango duelarik aurkari. Zelai txikia da Zizurkilgo Elbarrena, beraz badakite aurretik futbolean gehiagi egiteko aukera ez dutela izango. Lehen jardunaldian Oriokok bina berdindu zuen Ilintxarekin eta Danenak 1-3 irabazi Azpeitian, Ikasberriren zelaian. Gaurkoa, ez da partidu erreza izango. Dena den, ea punturen bat lortzeko gai diren.

Ohorezko jubenil mailako taldeak Irun aldera egingo du bisita, Real Union-en zelaira. Bigarren kadete taldeak, bestalde, bihar arratsaldean Zumaian jokatuko du.

Bi partidu Orion

Asteburu honetarako bi partidu iragartzen dira Orion, Mendibeltz zelaian. Batetik, gaur arratsaldean, 16.00tan, Lehen jubenil mailaren barne, Oriokok Antiguo Luberriren bisita jasoko du. Bestalde, bihar goizeko 11.00tan, lehen kadeteak, Andoaingo Euskalduna izango du aurkari.

Gainontzeko taldeak datozen asteetan hasiko dira lehiatzen.