Oriokok Mariñoren zelaian jokatzen du

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ORIO.

Joan den asteko garaipenaren ondoren, Preferente mailako Oriokok norgehiagoka garrantzitsua du gaur 18:00etan, Mariño taldearen zelaian. Hiru puntuak lortu ezkero, lasaitasun pixka bat hartuko lukete sailkapenean. Bestalde, jubenil taldeak, gaur 18:00etan Mendibeltz zelaian jokatuko du, Real Union taldearen bisita jasoko duelarik. Ohrezko taldeak, berriz, 10:00etan, Matigoxotegin du hitzordua, Kostkas-en aurka. Ohorezko infantilak, 13:00etan, Añorgan jokatzen du, eta infantil txikiek gaur San Marcial izango dute arerio 16:30ean. Era berean, bihar goizean beteranoen triangularra dago Orion.