Orioko bi traineruak podiumera igo ziren Kontxan

Kontxan. Mutilak Urdaibairekin lehia bizian eta neskak San Juan-ekin, igandeko estropadetan. / DV
Kontxan. Mutilak Urdaibairekin lehia bizian eta neskak San Juan-ekin, igandeko estropadetan. / DV

Bai neskak (bigarren) eta baita mutilek ere (hirugarren) estropada bikaina egin zuten eta, alde horretatik, gustora amaitu zuten

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ORIO.

Lan bikaina egin zuten Orioko bi traineruek igandean Kontxako bigarren jardunaldian, baina sentsazioa, pena pixka bat eta atsekabea batipat mutilena, lehenengo jardunaldian galdu zituzten 20 segundogatik. Hala ere, gustora igandean egindako lanarekin, emandako mailarekin. Jon Salsamendiren arraunlariek bigarren amaitu zuten, Urdaibairen atzetik, hiru segundora, bigarren txandan aritu ziren lau on-tzien denbora baina hobea eginaz, Hondarribia irabazlearen denbora 7 segundotan eta Zierbenarena 9 segundotan hobetuz. Sailkapen orokorrean gizonezkoen trainerua hirugarren izan dugu Hondarribiarengatik 16 segundora.

Neskak ere igandean bikain. Bigarren izan genituen, San Juan-en 4 segundora, sailkapen orokorrean bigarren Galiziako Náutico de Riveira-ri aurrea hartuaz. Neskek bere maila erakutsi dute, nahiz denboraldi osoan zehar ikusi dugunez, pasaitarrak hobeak izan diren, baina segundotan diferentzia handirik gabe.

Aipatu behar, hori bai, Orio A.E., elkarte bezala 'txapeldun' izan denaren sentsazioa, neskak (2.) eta mutilak (3.); beraz, bi traineruak podiumean..., orainarte inork lortu ez duen marka Kontxako Banderan. Alde horretatik goraipatzeko lana aurtengoa, ez baita batere erraza horrenbesteko pertsona kopurua goi-mailan jarduteko egin behar den lana. Aurtengo Donostiako Estropadetako alderdi positiboena horixe izan da, kirol alderditik.

Izan ere, zaletuen aldetik, hitzik ez deskribatzeko oriotarren portaera; hiru jardunalditan, tinko herriko traineruekin. Zaletuak bai irabazleak, sailkapen estropadan eta bi igandetan ikusi dugun bezala, ahaztu gabe ostiral arratsaldeko entrenamenduan erakutsitakoa, herri osoa bere arraunlariekin dagoela.

Hemendik aurrera neskek merezitako oporrak hartuko dituzte, ez ordea mutilek, oraindik datorren asteburuan ACT-ko bi estropada geratzen baitzaizkie, larunbatean Bermeon eta igande eguerdian Portugaleten. Bi estropada horiekin bukatuko dute denboraldia. Ea banderaren bat etxera ekartzeko gai diren.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos