Orioko Futbol Taldeak gaztetxoen talde politak ditu

Orioko. Finalean 2-0 nagusitu zen Lengokoak taldearen aurka. Bigarren argazkian, talde txapelduna, dominak lepoan dituztela./
Orioko. Finalean 2-0 nagusitu zen Lengokoak taldearen aurka. Bigarren argazkian, talde txapelduna, dominak lepoan dituztela.

Zarautzen jokatu den Gonzalo Urquia txapelketan irabazle eta Jose Angel Iribarenean bigarren izan dira

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ORIO.

Orioko Futbol Taldeak etorkizun oparoa duela dirudi. Gaztetxoek ederki egiten dutela futbolean garbi geratu da Aste Santuan Zarautzen ospatu diren bi txapelketetan. Larunbatean, Gonzalo Urquia txapelketan, Oriokoren infantil mailako gaztetxoak txapeldun izan ziren. Jaime Colado dute entrenatzaile, baina bere faltan, Joseba Areizaga 'Kikara' eta Jon Ander-ek izan zuten ardura, delegatu Joseba Altuna zutelarik. Oriokok partida guztiak irabazi zituen, gainera golik jaso gabe: Zarautz B, 0- Orioko, 2; Baztan 0-Orioko, 2; Aurrera Ondarroa, 0-Orioko, 1; finalerdian, Real Sociedad, 0-Orioko 1, eta finalean, Lengokoak, 0-Orioko, 2. Adierazi, Unax Arocenak jokalari onenaren saria jaso zuela. Era berean, Ostiral Santuan jokatutako Jose Angel Iribar, alebinen txapelketan, 16 talderen artean, 'Xanxe-' eta Gorka Amas-ek zuzendutako Oriokok finalerako txartela lortu zuen, finalean zarauztarrren aurka galduaz. Ikusitakoaren arabera, Oriokok gaztetxoen talde politak ditu.