Oriok ere bat egin zuen Korrikaredin

Oriok ere bat egin zuen Korrikaredin

Korrika atzo 13:40ean iritsi zen Oriora, zubia gurutzatu ondoren, herriko plazatik sartu eta herrian kilometro batzuk egin ondoren, moilatik itzulera egin eta errepide nazionala hartu zuen, Agiña aldera. Adin guztietako herritarrak elkartu ziren euskararen aldeko aldarrikapenaren alde, lekukoa ere talde eta elkarte desberdinek eraman zutelarik. Aurretik, goizetik, Korrika Txikia ospatu zen, Bikamiotan abiatu eta plazan bukatu zelarik ibilbidea, bi eskoletako ikasle, irakasle eta gurasoen parte hartzearekin. Eta eguneko egitarauarekin amaitzeko, arratsaldean Gabon tabernako tunelean Azkoitia eta Orioren arteko bertso saioa ospatu zen eta ondoren Errikotxiak antolatutako bertso-afaria.