
Orio
Zortzikoen XX. Nazioarteko Estropadak, datorren larunbatean 12 ontzirekinSecciones
Servicios
Destacamos
Orio
Zortzikoen XX. Nazioarteko Estropadak, datorren larunbatean 12 ontzirekinDatorren larunbatean, apirilaren 12an, jokatuko dituzte XX. Nazioarteko Estropadak, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, Oria ibaian, sei ontzi zortziko izango direla maila bakoitzean, gizonezkoetan zein emakume absolutoetan.
Partaidetza atzo eguerdiko prentsaurrekoan eman zuten jakitera, gizonezkoetan ondorengo ontziak ureratuko direla: Sporting Club Caminhense (Portugal), Club Naútico Sevilla, Hondarribia AE, Orio AE., Viana Remadores Do Lima (Portugal) eta Zarautz Arraun Elkartea. Emakumezkoetan, gizonezkoekin hiru taldeek errepikatzen dute: Club Náutico Sevilla, Viana eta Orio Arraunketa Elkarteak. Horiekin batera, Santiagotarrak Kirol Elkartea, Arraun Lagunak eta S. D. Remo Astillero arituko dira.
Aurtengo berrikuntzen artean, estropada luzeagoa izango da, 650 metro (joan den urtean 500), helmuga plaza parean izango delarik eta formatua ere aldatzen da, neskak zein mutilak txandakatuz joango dira, ordubetean dena amaituta.
Orio Arraun Elkarteak 60. urteurrena beteko du aurten, eta estropaden ondoren, sari banaketa eta gero, herriko plazan, elkartearen sorreran izan ziren bederatzi pertsona omenduko ditu Orio A. E.-ak.
Iaz, gizonezkoetan Hondarribia nagusitu zen eta emakumeetan Arraun Lagunak. Orain dela bi urte, berriz, Oriok irabazi zuen bi kategorietan.
Estropaden lehen edizioa 1968. urtean egin zen, eta beteranoenek gogoratuko dutenez, bertan biltzen zen jendetza. Lehen urte hartan Oriok irabazi zuen, ondorengo urtean Cambridgek, jarraian Oriok berriz, gero Munichek, Cambridgek, Floridak... Oriok sei garaipen ditu gizonezkoetan, eta ea larunbatean zazpigarrena eskuratzen duen. Emakumeetan bi edizio besterik ez dira egin, eta aurtengoa hirugarrena da.
Lehiatuko diren zortzikoen maila ez dakigu, baina Oriok aurten erakutsi du zortziko indartsua duela. Urtarrila erdialdian Iker Zabalaren arraunlariek Gipuzkoako txapelketa irabazi zuten Bidasoako uretan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.