Borrar

Orio

Zabalik da Salto! udalekuetan izena emateko epea

A. E.

orio.

Martes, 4 de marzo 2025, 20:53

Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak antolatu ditu aurten ere UEMAk. Salto! Udalekuek izaten duten arrakasta ikusita, iaz bezala aurten ere bi txanda izango dira: ekainaren 22tik 30era, eta uztailaren 2tik 10era. Ibiltaria izango da egitasmoa, eta Baliarraindik Idiazabalerako bidea egingo dute gazteek, Tolosaldean hasi eta Goierrin barrena. Izen-ematea zabalik egongo da martxoaren 31ra bitartera.

Txanda bakoitzean 60 lagunentzako lekua egongo da. eta 2007 eta 2010 urteen artean jaiotakoek parte hartu dezakete. Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta saretzea da helburua, opor-giroan ederki pasatzearekin batera. Ibilbideari dagokionez, Baliarrainen hasi eta Zaldibia eta Ataun zeharkatu ondoren, Idiazabalera iritsiko dira.

Udalak herriko gazteei luzatzen die gonbidapena. Izena emateko administrazioa@ uema.eus helbidera idatzi dezakete, 943 816 699 telefonora deitu, edota Telegram edo WhatsApp bidez idatzi: 608 668 155.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zabalik da Salto! udalekuetan izena emateko epea