
Orio
Zabalik da maiatzeko artisau-azokan izena emateko epeaSecciones
Servicios
Destacamos
Orio
Zabalik da maiatzeko artisau-azokan izena emateko epeaMaiatzaren 11n, igandearekin, urteroko artisau-azoka izango da herrian. Herriko Plazan eta Aritzaga kalean jarriko dira postuak, 10:00etatik 14:30era. Beren produktuak azokan salgai jarri nahi dituzten artisauek izena eman beharko dute apirilaren 4a baino lehen.
Iaz bezala, artisau-azokan parte hartzeko baldintzak argitaratu ditu Udalak, eta horiek betetzea ezinbestekoa izango da postua jarri ahal izateko.
Euskal Herri osoko artisauei zabaldu zaie deialdia, baina, azken urteetan bezala, herriko sortzaileengan jarri nahi du arreta Udalak, beren lanak erakusteko eta zabaltzeko aukera izan dezaten.
Guztira 25 postu baimenduko dira, espezialitate hauetan banatuta: ogia eta gozogintza: 2 postu; taloak: postu 1; eztia eta gazta: 2 postu; lore-apaindurak eta landareak: 2 postu; bitxigintza: 3 postu; zurgintza: 2 postu; zeramika edo buztina: 2 postu; xaboia eta ukenduak: 2 postu; larrua eta oihalgintza: 2 postu; bestelako eskulangintzak: 2 postu Orio-Aiako eskulangileak 5 postu izango dituzte. Izen ematearen arabera eta azokaren aniztasuna bermatzeko, zozketa egingo da aurkeztutako eskaeren artean apirilaren 11n, 13:00etan, udalbatzarraren aretoan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Una luna de miel que nunca vio la luz
El Comercio
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.