Orio
Verde Pratoren kontzertuko eta 'Frankenstein agurgarria' emanaldiko sarrerak, eskuragaiTurismo bulegoan eta online ere eskuratu daitezke apirilak 6ko errezital musikaturako eta apirilak 11ko kontzerturako sarrerak
Antxon Etxeberria
orio.
Asteartea, 1 apirila 2025
Udalak ostiralean emango du udaberriko programaren berri, baina horren aurretik, datozen egunetan egingo diren bi saio iragarri ditu: apirilaren 6an, igandearekin, 'Frankenstein agurgarria' errezitaldi musikatua, eta apirilaren 11n, ostiralarekin, Verde Pratoren kontzertua. Bi kasuetan, sarrerak salgai jarri dira turismo-bulegoan, eta aurrerantzean online ere eskuratu ahal izango dira.
'Frankenstein agurgarria'
Ana Galarraga zientzia-dibulga-tzaileak eta Petti musikagileak igande honetan egingo dute 'Frankenstein agurgarria' emankizuna, 18:00etan kultur etxean. Mary Shellyk duela 200 urte pasatxo idatzitako Frankenstein liburutik abiatuta, obra horrek planteatutako galderei erantzuten saiatuko dira ikuspegi feminista, historiko, filosofiko eta etikotik.
Sarrerak eskuratu daitezke, 5 euroan, baita turismo-bulegoan ere.
Verde Prato
Verde Pratoren emanaldia, aldiz, apirilak 11, ostiralean, izango da, 22:00etan kultur etxean. Ana Arsuaga musikagile tolosarrak 'Bizitza eztia' lan berria kaleratu du Dozzy italiarrarekin elkarlanean, eta doinu berri horiek entzunaraziko ditu Orion emango duen saioan.
Sarrerak 10 euroan erosi daitezke, turismo-bulegoan eta baita online ere.