Verde Prato aurreko emanaldi batean. Gaur gauean Orion abestuko du.

Orio

Verde Prato zuzenean kultur etxean, gaur, sarrerak agortuta

Ahozko euskal tradizioa elektronikarekin eta pop-arekin uztartzen dituen artista da Verde Prato, Ana Arsuaga tolosarra

Antxon Etxeberria

orio.

Jueves, 10 de abril 2025

Verde Prato izen artistikoa duen Ana Arsuaga musikagile tolosarrak kontzertua eskainiko du gaur, ostirala, gaueko 22:00etan hasita, kultur etxean. 'Bizitza eztia' lan berria kaleratu berri du, Donato Dozzy italiarrarekin elkarlanean sortutako kantak zuzenean aurkezteko eta horiek kantatuko ditu gaur gaueko emanaldian.

Publicidad

Ahozko euskal tradizioa elektronikarekin eta pop-arekin uztartzen dituen artista indartsua da Verde Prato. Hirugarren diskoa du hau, eta 'dolce vita' kontzeptu italiarrari egiten dio erreferentzia, euskaraz; izan ere, diskoko kantuak Dozzy musikagilearekin elkarlanean sortu ditu hainbat urtez.

Bilboko Kafe Antzokian, Donostiako Dabadaba aretoan eta Bartzelona eta Parisen abestu ondoren, Orion abestuko du gaur gauean. Sarrera guztiak salduta daude, berehala saldu ziren.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad