
Orio
Verde Prato zuzenean kultur etxean, gaur, sarrerak agortutaSecciones
Servicios
Destacamos
Orio
Verde Prato zuzenean kultur etxean, gaur, sarrerak agortutaAntxon Etxeberria
orio.
Jueves, 10 de abril 2025
Verde Prato izen artistikoa duen Ana Arsuaga musikagile tolosarrak kontzertua eskainiko du gaur, ostirala, gaueko 22:00etan hasita, kultur etxean. 'Bizitza eztia' lan berria kaleratu berri du, Donato Dozzy italiarrarekin elkarlanean sortutako kantak zuzenean aurkezteko eta horiek kantatuko ditu gaur gaueko emanaldian.
Ahozko euskal tradizioa elektronikarekin eta pop-arekin uztartzen dituen artista indartsua da Verde Prato. Hirugarren diskoa du hau, eta 'dolce vita' kontzeptu italiarrari egiten dio erreferentzia, euskaraz; izan ere, diskoko kantuak Dozzy musikagilearekin elkarlanean sortu ditu hainbat urtez.
Bilboko Kafe Antzokian, Donostiako Dabadaba aretoan eta Bartzelona eta Parisen abestu ondoren, Orion abestuko du gaur gauean. Sarrera guztiak salduta daude, berehala saldu ziren.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.