Borrar

Orio

Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du gaur, urteko lehena

A. E.

ORIO.

Miércoles, 29 de enero 2025, 20:41

Urtarrileko udal bilkura gaur arratsaldeko 19:30ean egingo da. Aztertuko diren gaien artean, onartzea, egoki bada, Lorratz Giza-Elkartea enpresak aurkeztutako eskaria, Orioko esku-hartze psikosozial eta sozio-hezitzaileko kontratuaren prezioak berrikusteari buruz, hitzarmen kolektibo berriaren ondorioz.

Era berean, eguneko gai zerrendan, behin betiko onarpena ematea, Orioko Udalaren kirol-instalazioak erabiltzeko erregelamenduari. Baita ere, lehen onarpena ematea udal-aurrekontu propioaren 1/2025 zenbakidun kreditua aldatzeko espedienteari, konpromiso-kredituen modalitatean. Jarraituz, lehen onarpena ematea udal-aurrekontu propioaren 2/2025 zenbakidun kreditua aldatzeko espedienteari, kreditua transferitzeko modalitatean. Amaitu aurretik. adjudikatzea, egoki bada, Orioko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren barruko 'Zabalgunea' izeneko 3. eremuko '3.1. Frontoia' jarduketa-unitateko 1.1. partzelaren partaidetza zatiezin bat (%20,32) lehiaketa publiko bidez besterentzea. Eta bukatzeko, eskari eta galderen txanda.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du gaur, urteko lehena