Orio
Udalak III. Berdintasun Plana osatzeko galdetegiak zabaldu dituSecciones
Servicios
Destacamos
Orio
Udalak III. Berdintasun Plana osatzeko galdetegiak zabaldu dituEl Diario Vasco
orio.
Jueves, 13 de marzo 2025, 20:12
2022ko ekainean aurkeztu zuen Udalak Emakume eta gizonen berdintasunerako II. Plana, 2022-2025 aldiari zegokiona. Planak Orioko emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan jarduteko estrategiak eta ekintzak jasotzen ditu. Epea bukatu aurretik, III. Berdintasun Plana lantzeko diagnostikoa egiten ari da orain, Kalaka kooperatibarekin elkarlanean. Plana osatzeko hainbat galdetegi prestatu ditu orain, Udaleko langileen, herritarren eta eragileen iritziak jasotzeko.
Herritarrei zuzendutako galdetegiak 27 galdera ditu, eta eragileenak, aldiz, 24. Anonimoak dira biak, eta Udalak dei egiten die herritarrei iritzia eman dezaten. Galdetegia martxoaren 31ra arte erantzun ahal izango da.
Izan ere, jasotako erantzunen bidez, berdintasunaren alorrean Orio herriaren egoera zein den zehaztu ahal izango du Udalak, eta herritarrek dituzten beharrak identifikatu. Aurrerago, berriz, lan saio ireki bat ere egingo dute, eta ondoren, ekintza-plan bat garatuko dute beharrei erantzuteko eta berdintasunaren alorrean aurreratzen jarraitzeko.
Udalak herritarrak animatzen ditu galdetegia erantzutera, eta dio zenbat eta erantzun kopuru handiagoa jaso, aberatsagoa izango dela emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bilatuz osatu nahi duen Plana.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.