Bi gazte biziketan hondartzara joateko bidegorritik.

Orio

Udalak herriko bizikleten erregistroa jarri du martxan

Herriko bizikleten kontrola errazteko eta segurtasuna bermatzeko erregistratu daitezke

Martes, 17 de junio 2025, 20:25

Herriko bizikleten kontrola errazteko eta horien segurtasuna bermatzeko, Udalak bizikleten erregistroa jarri du martxan. Bizikleta erregistratu nahi duten herritarrek bi baldintza bete beharko dituzte: 18 urte baino gehiago izatea eta Orion erroldatuta egotea. Biak betetzen dituzten oriotarrek haien bizikleta erregistratu dezakete gaurtik aurrera online edo udaletxean.

Publicidad

Orioko Udalak eskuorri bat prestatu du bizikleten erregistroari buruzko informazioa emateko. Dokumentua eskuragarri dago udaletxeko leihatilan, kultur etxean eta Udaltzaingoaren bulegoan.

Aurkeztu beharrekoa

Bizikleta bat erregistratzeko, ezinbestekoa izango da ondoko bi agiriak aurkeztea: eskabide-orria, behar bezala beteta izatea, ondorengo datuekin: bastidore-zenbakia, modeloa, marka, kolorea, bizikleta-mota... Datu guztiak ez dira nahitaezkoak izango, baina lapurreta kasuan, bizikleta identifikatzen laguntzen dute. Bestalde, bizikletaren argazki bat beharko da, eta, edukiz gero, komeni da bizikletaren erosketa egiaztatzen duen faktura eta erantzun zibileko asegurua aurkeztea.

Nola egin erregistroa

Bizikleta erregistratzeko bi aukera egongo dira: online edo udaletxeko leihatilan. Online egin nahi dutenentzat, Udaleko web orrialdean dauden urratsak jarraitu beharko ditu, bertan topatu daiteke prozeduraren informazioa. Aurrez aurre egin nahi dutenek, ordea, udaletxeko leihatilara gerturatu beharko dira eta eskuorria bete. Komeni da, ahal dela, argazkiak eta gainerako agiriak inprimatuta eramatea. Erregistroa egin ondoren, momentoan bertan jasoko dute ziurtagiria eta bizikletan jarri beharreko pegatina.

Bi kasuetan, bizikletaren erregistroa erabat doakoa da, eta Udalak dei egiten die herritarrei beren bizikletak erregistratzeko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad