Borrar
Aurten ere uda osoko bonuak eskainiko ditu Udalak.

Orio

Txu-txu trena erabiltzeko udako bonua ekainaren 3an jarriko da salgai

Zerbitzua uztailaren 1etik abuztuaren 31ra arte izango da martxan

Jueves, 29 de mayo 2025, 19:56

Herrigunea eta hondartza lotzeko txu-txu trenaren zerbitzua martxan jarriko du Udalak aurten ere. Uztailaren 1etik abuztuaren 31ra arte emango du zerbitzua, egunero-egunero, ordu hauetan: 11:30-14:00 eta 16:00-20:30. Txartelen salmenta errazteko, aurten ere uda osoko bonuak eskainiko ditu Udalak.

Aurreko urteetan bezala, txu-txu trenaren zerbitzua kanpoko enpresa batek kudeatuko du. Trenaren berritasuna eta irisgarritasuna lehenetsi dira zerbitzua adjudikatzeko lizitazioan. Ondorioz, trenak gurpildun aulkiak igotzeko aukera emango du. Halere, altuera dela-eta, ezingo da N-634 errepide azpitik igaro, Ibai Ondo kalean, eta ez da, beraz, Anibarko Portura iritsiko; hondartzatik bueltan Ikastola pareko plazan egingo du itzulia.

Turismo-bulegoan

Udako bonuak ekainaren 3tik aurrera erosi ahal izango dira turismo-bulegoan, 10 euroan. Aldiz, zerbitzua hasten den egunetik aurrera, uztailaren 1etik aurrera, erosiz gero, 20 euro balioko dute. Hortaz, bonua erdi prezioan erosi ahal izateko azken eguna ekainaren 30a izango da. Bonuarekin nahi adina bidaia egin ahal izango dira.

Bonua erosteko, eskaera-orri bat bete beharko da turismo-bulegoan, eta karnet tamainako argazki bat entregatu.

Aurten aldaketak egongo dira txarteletan. Joaneko txartelak izango dira, eta euro bat balioko dute. Hau da, herrigunetik hondartzara joateko edo bueltatzeko erabili ahal izango da joaneko txartel bakoitza. Horrez gain, 15 joaneko txartel-sorta erosi ahal izango da 10 euroan. Gidariak berak ere izango ditu salgai, baina kreditu-txartelarekin bakarrik erosi ahal izango dira trenean. Turismo-bulegoan eta kanpinean ere izango dira salgai. 3 urtetik beherako haurrek doan bidaiatzen dute.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Txu-txu trena erabiltzeko udako bonua ekainaren 3an jarriko da salgai

Txu-txu trena erabiltzeko udako bonua ekainaren 3an jarriko da salgai