Orio
Trainerua Mutrikun eta trainerila Espainiako txapelketanA. E.
orio.
Viernes, 23 de mayo 2025, 20:27
Gaur Mutriku Udalaren XXIV.Ikurriña izango da jokoan. Traineruentzat aurredenboraldiko azkenengotako proba izango da gaurkoa, ondoren Txapelketak eta Liga desberdinak etorriko baitira. Orio Orialkiko gizonezkoen trainerua laugarren txandan arituko da.
Publicidad
Bestalde, Orio Orialkiko Trainerila, Espainiako Txapelketan izango da, Galizia aldean, A Coruñako A Pobra do Caramiñal herrian. Gaur eliminatoriak eta bihar finalak. Bi egunetan estropadak 11:00etan hasiko dira. Txapelketa honekin trainerillek aurtengo denboraldia bukatutzat emango dute eta arraunlariak traineruetako jardueran murgilduko dira.
Beteranoen estropada
Gogoratu, bestalde, gaur, 14:00etan, beteranoen estropadari emango zaiola hasiera, errioan, 21 ontziren parte hartzearekin. Orio Badok 13 ontziak etxeko bandera eskuratzen saiatuko da. Aurretik, 11:00etan, Orio Orialkiren babesleen estropada izango da, garagardo azokaren barne.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión