Borrar

Orio

Trainerua Mutrikun eta trainerila Espainiako txapelketan

A. E.

orio.

Ostirala, 23 maiatza 2025, 20:27

Comenta

Gaur Mutriku Udalaren XXIV.Ikurriña izango da jokoan. Traineruentzat aurredenboraldiko azkenengotako proba izango da gaurkoa, ondoren Txapelketak eta Liga desberdinak etorriko baitira. Orio Orialkiko gizonezkoen trainerua laugarren txandan arituko da.

Bestalde, Orio Orialkiko Trainerila, Espainiako Txapelketan izango da, Galizia aldean, A Coruñako A Pobra do Caramiñal herrian. Gaur eliminatoriak eta bihar finalak. Bi egunetan estropadak 11:00etan hasiko dira. Txapelketa honekin trainerillek aurtengo denboraldia bukatutzat emango dute eta arraunlariak traineruetako jardueran murgilduko dira.

Beteranoen estropada

Gogoratu, bestalde, gaur, 14:00etan, beteranoen estropadari emango zaiola hasiera, errioan, 21 ontziren parte hartzearekin. Orio Badok 13 ontziak etxeko bandera eskuratzen saiatuko da. Aurretik, 11:00etan, Orio Orialkiren babesleen estropada izango da, garagardo azokaren barne.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Trainerua Mutrikun eta trainerila Espainiako txapelketan