Borrar
Las diez noticias de la jornada
Arraunlariak eta Iker Zabala entrenatzailea, txapelketa irabazi ostean.

Orio

Trainerilla, Espainiako txapeldun A Coruñan

Orain arte jokatu dituen estropada guztiak irabazi dituzte: Liga, hiru txapelketak...

A. E.

ORIO.

Lunes, 26 de mayo 2025, 20:47

Orio Orialki gizonezko absolutoen trainerillak, orainartean jokatu dituen estropada guztiak irabazi ditu: Gipuzkoa Ligako 4 jardunaldi (Getariko Bandera barne), Zumaiako San Telmo Saria, eta hiru txapelketak: Gipuzkoa, Euskadi eta Espainiakoa, asteburu honetan A Coruñako A Pobra do Caramiñal herrian. Ibon Arruti, Mikel Lizarralde, Oscar Medina, Leandro Salvagno, Adrián González eta Ander Zabalak osatu zuten ontzi, Gorka Aranberri patroi zutela. Zierbena izan zen bigarren 6 segundora eta Redondela herriko Chapelak osatu zuen podioa.

Gainera, Espainiako urrezko domina honekin, Orio Arraunketa Elkarteak 100 domina metatu ditu Espainiako Txapelketetan, tostako arraunketako maila guztiak kontutan hartuz. Trainerillei dagokionez, zortzigarren urrea du Orio Arraunketa Elkartearen gizonezkoen absoluto ontziak Espainiako Trainerila Txapelketetan: 1952, 1953, 1959, 1964, 1991, 1993, 1996, eta aurtengoa.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Trainerilla, Espainiako txapeldun A Coruñan

Trainerilla, Espainiako txapeldun A Coruñan