Orio
'Stop publizitatea' kanpainari amaiera eman dio Urola Kostako Udal ElkarteakSecciones
Servicios
Destacamos
Orio
'Stop publizitatea' kanpainari amaiera eman dio Urola Kostako Udal ElkarteakA. E.
orio.
Miércoles, 5 de febrero 2025, 20:43
Urola Kostako Udal Elkarteak doako publizitateak sorturiko hondakinak gutxitzeko kanpainari amaiera eman berri dio. 'Stop publizitatea' kanpainaren helburua, eskualdean publizitateak eta doako prentsa banatzeak sortzen dituen paper hondakinak murriztea izan da.
Horretarako, Udal Elkarteak eskualdeko herritarren postontzietan eta establezimendu komertzialetan banatzeko materialak diseinatu ditu, eskuorri informatibo bat eta postontzietan kokatzeko itsaskor bat, hain zuzen ere. Material hauen bitartez, doako prentsa eta publizitatea jaso nahi ez duen pertsona orok, beraien postontzietan 'Publizitatea? Ez, eskerrik asko' edukia duen binilo bat itsasteko aukera izan du, doako publizitatea jaso nahi ez duela adierazteko.
Diseinatu diren material hauen banaketa urtarrilaren 27ko astean egin zen Orio eta eskualdeko etxebizitza eta komertzioetan. Kanpaina hau Vermican Soluciones de Compostaje SL enpresak eraman du aurrera.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Premios a las mejores campañas publicitarias de España
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.