Orio
Sanpedrotako herri bazkariko txartelak eskuragarri daudeTurismo Bulegoan erosi daitezke ekainaren 28an Herriko Plazan egingo den bazkarirako txartelak
Antxon Etxeberria
ORIO.
Jueves, 5 de junio 2025, 20:21
Gero eta gutxiago falta da aurtengo San Pedro festetarako. Aurten, ekainaren 28a, Arrantzale eta Harrotasunaren Eguna izango da, eta egun horretako egitarauaren barruan, herri bazkaria egingo da Herriko Plazan. Bazkaritarako txartelak atzo bertan jarri ziren salgai turismo-bulegoan. Hiru menu desberdin izango dira aukeran. Lehen menua: entsalada mistoa, baserriko oilaskoa parrilan, txerri saiheskiak parrilan eta Eceizako pasteltxoak; ogia, kafea eta edaria, 21 euro.
Publicidad
Bigarren menua: entsalada mistoa, barazki menestra, lasagna beganoa eta fruta, ogia, kafea eta edaria, 21 euro.
Hirugarren menua (haurrak): iberikoak, urdaiazpiko kroketak, baserriko oilaskoa parrilan patatekin eta helatua, ogia eta edaria, 14 euro.
Pertsonako bost txartel erosteko aukera izango da gehienez. Eguraldi oso txarra egingo balu, herri bazkaria frontoian egingo litzateke.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión