Borrar
Hiru aste besterik ez dira geratzen Sanpedro jaiei hasiera emateko.

Orio

Sanpedrotako herri bazkariko txartelak eskuragarri daude

Turismo Bulegoan erosi daitezke ekainaren 28an Herriko Plazan egingo den bazkarirako txartelak

Antxon Etxeberria

ORIO.

Jueves, 5 de junio 2025, 20:21

Gero eta gutxiago falta da aurtengo San Pedro festetarako. Aurten, ekainaren 28a, Arrantzale eta Harrotasunaren Eguna izango da, eta egun horretako egitarauaren barruan, herri bazkaria egingo da Herriko Plazan. Bazkaritarako txartelak atzo bertan jarri ziren salgai turismo-bulegoan. Hiru menu desberdin izango dira aukeran. Lehen menua: entsalada mistoa, baserriko oilaskoa parrilan, txerri saiheskiak parrilan eta Eceizako pasteltxoak; ogia, kafea eta edaria, 21 euro.

Bigarren menua: entsalada mistoa, barazki menestra, lasagna beganoa eta fruta, ogia, kafea eta edaria, 21 euro.

Hirugarren menua (haurrak): iberikoak, urdaiazpiko kroketak, baserriko oilaskoa parrilan patatekin eta helatua, ogia eta edaria, 14 euro.

Pertsonako bost txartel erosteko aukera izango da gehienez. Eguraldi oso txarra egingo balu, herri bazkaria frontoian egingo litzateke.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Sanpedrotako herri bazkariko txartelak eskuragarri daude

Sanpedrotako herri bazkariko txartelak eskuragarri daude