Orio
Sahararen aldeko diru bilketa errefuxiatuei laguntzeko antolatu daSecciones
Servicios
Destacamos
Orio
Sahararen aldeko diru bilketa errefuxiatuei laguntzeko antolatu daAntxon Etxeberria
ORIO.
Lunes, 7 de abril 2025, 20:16
Guerara Orio elkarteak urteak daramatza Saharako errefuxiatuei laguntzeko janari eta material bilketak egiten. Zailena, ordea, bildutako materiala haraino garraiatzea izaten da. Aste Santuko oporraldia aprobetxatuko du herriko familia batek Saharara bidaia egiteko, eta Guerara elkartearekin eta Udalarekin elkarlanean, diru-bilketa antolatu dute, materiala eramateaz gain Tindufen bertan familia zaurgarrienentzako elikagaiak eta produktuak erosteko.
Udalak hitzarmena sinatzen du urtero elkartearekin, eta horren bidez, Saharako errefuxiatuen kanpalekuetara bidaltzeko oinarrizko materialak erosten ditu elkarteak. Askotan, ordea, zaila izaten da bildutako materiala haraino helaraztea, eta, horregatik, elkarteak aprobetxatuko du herriko familia horrek egingo duen bidaia materiala eta laguntza eramateko Tindufeko kanpalekura eta behar gehien duten familien artean banatzeko.
Horrez gain, diru-bilketa bat egingo du elkarteak. Tindufen bertan elikagaiak eta oinarrizko produktuak erosteko erabiliko da dirua, pertsona zaurgarrienei laguntzeko. Aste honetan, atzotik apirilaren 11ra bitartera egingo da, eta Udalak, egitasmoarekin bat eginda, dei egiten die herritarrei ekarpena egiteko.
Ondokoa da Guerara Orio elkartearen kontu korrontearen zenbakia: ES46 3035 0182 1518 2004 0041.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Detenida la influencer Marta Hermoso por un robo millonario en un hotel de Madrid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.