
Orio
Saharako Festa larunbat honetan egingo daSecciones
Servicios
Destacamos
Orio
Saharako Festa larunbat honetan egingo daAntxon Etxeberria
ORIO.
Miércoles, 12 de febrero 2025, 20:28
Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zutela 50 urte beteko dira otsailaren 27an eta, GueraraOrio elkarteko kideen ekimenez, Sahararen Festa egingo dute larunbat honetan, otsailak 15.
12:00etan ikurrina eta Sahararen bandera eskegiko dituzte udaletxeko balkoian, eta sahararren irrintzi berezia botako dute, festari hasiera emateko. 12:30etik aurrera, zuzeneko musika izango da Herriko Plazan, jatorri sahararra duen musika-talde baten eskutik. Bitartean, parrillan egindako haragi-pintxoak eta pastak jateko aukera izango da plazan instalatuko den haiman; haragi-pintxoak 6 euroan eta pastak euro 1ean.
Horrez gain, aldarrikapenaren urteurrenari lotutako manifestua irakurriko dute elkarteko kideek, eta bildutako dirua Saharako kanpamentuetara helaraziko dute, janariaz gain, horixe baita hango herritarrek uneotan gehien behar dutena.
Sahararrei elkartasuna adierazteko modu gehiago ere badira eta horretan urteak daramate herriko bi ikastetxeak. Ikastolak aurten ere Saharako errefuxiatuen kanpamenduetarako elikagai kopuru handia bildu du. Gogor egin dute lan LH6ko ikasleek, lehenengo dokumentazioa sortu, gero gelaz- gela Sahara herrialdearen berri eman eta, azkenik, janari bilketaren jarraipena eta ardura nagusia hartu. Kaxak ondo antolatu eta bete ondoren, herriko lokalera eraman dituzte handik banaketa abia dadin. Oso pozik agertu dira LH6ko ikasleak kanpainak emandako fruituarekin eta eskerrak eman nahi dizkiote Orioko Herri Ikastolako komunitate guztiari.
Era berean, Zaragueta Herri Eskolak ere Sahararen aldeko kanpaina burutu du. Denetarik jaso dute: arroza, babarrunak, dilistak, pasta, atun latak, azukrea, botikak... Eskolako ikasle beraiek arduratu dira jasoketaz.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Premios a las mejores campañas publicitarias de España
El Diario Montañés
Pillado en la A-1 drogado, con un arma y con más de 39.000 euros
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.