Borrar

Orio

'Robotia' haurrentzako filma gaur arratsaldean kultur etxean

El Diario Vasco

orio.

Sábado, 15 de marzo 2025, 19:29

Neguko programan iragarri bezala, gaur haurrentzako film bat emango da kultur etxean, 'Robotia'. 2024an estreinatutako animaziozko lana da, eta ekoizleen artean dago Dibulitoon Studio ekoiztetxe donostiarra. Filmaren emanaldia atzorako iragarrita zegoen, baina gaurko atzeratu da, ordu eta leku berean: 17:00etan kultur etxean.

Filmeko protagonistak Alex eta Bibi robotak dira. Fabrika berean ekoitzi zituzten, baina oso bizimodu ezberdina izan dute. Biek maite dute futbola, baina ezin dute jokatu: Alexek, akats bat tarteko, jokatzeko aukerarik ez duela uste duelako; eta Bibik futbolean jokatzen uzten ez diotelako. Baina hori aldatu egingo da, haien robot kuadrillari esker, eta txapelketa batean parte hartuko dute denek elkarrekin.

Filmeko ahots nagusiak Jon Plazaola aktoreak eta Leire Martinez abeslariak jarri dituzte, eta euskaraz izango da ikusgai.

Sarrera doakoa da, eta ez da aurrez gonbidapenik hartu behar. Esan bezala, arratsaldeko 17:00etan, kultur etxean.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Robotia' haurrentzako filma gaur arratsaldean kultur etxean