Borrar
Pailazoek girotuko dute gaur arratsaldean Karela kiroldegia.
'Ostirala iritsi da', gaur Karela kiroldegian

Orio

'Ostirala iritsi da', gaur Karela kiroldegian

Porrotx, Marimotots eta gainontzeko lagunak, arratsaldeko 17:00etatik aurrera Orion izango dira

Antxon Etxeberria

ORIO.

Jueves, 3 de abril 2025, 20:49

Orioko Ikastolak antolatuta, 'Ostirala iritsi da' ikuskizuna aurkeztuko dute gaur arratsaldean, 17:00etatik aurrera Karela kiroldegian, Porrotx eta Marimotots pailazoek, beraien laguntzaileekin batera. Ikuskizuna 70 minutukoa izango da, eta bertan, Porrotx, Marimotots, Pupu, Lore eta bertaratutako lagunek Txapas irakaslearekin batera, bere azken laneguna igaroko dute, elkarrekin ikasitakoa ospatuz. Basoa, jolasak, eskulanak, kantuak, irriak eta bihurrikeriak ez dira faltako. Txapasekin beti da ostirala!

«Jantzi sudur gorria eta zatoz gurekin Txapasen kaxa magikoek gordetzen dituzten sekretuak ezagutzera», diote antzezleek: Porrotx (Joxemari Agirretxe); Marimotots (Mertxe Rodriguez); Pupu (Izaskun Forcada); Lore (Joanes Echeveste) eta Txapas (Oihana Sanchez). Musika, Xabier Zabalaren eskutik izango da.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Ostirala iritsi da', gaur Karela kiroldegian