Borrar
Kalefit Orio Eragin taldea txapelketako atseden batean. ETXEBERRIA
Oriotarrek bere maila erakutsi dute Euskadiko Txapelketan

Orio

Oriotarrek bere maila erakutsi dute Euskadiko Txapelketan

Azken sailkapenean hirugarren izan dira, hiru partidetan ederki borrokatuz

Antxon Etxeberria

ORIO.

Martes, 15 de abril 2025, 20:01

Kalefit Orio Eraginek, jubenil nesken eskubaloi taldeak, hirugarren amaitu du ostiraletik igandera Zarautzen ospatu zen Euskadiko Txapelketan, lau punturekin.

Lehen partida ostiralean jokatu zuten Ligan zehar indartsuena izan den taldearekin, Etxabarriko Kukullagarekin, emakumeen eskubaloian tradizio handia duen kluba. Emozioz beteriko partida baten ondoren, 22-22 berdinketarekin amaitu zen. Oriotarrak atzetik joan ziren denbora guztian, baina azkenean puntu bat atera zuten faboritoaren aurka. Larunbateko derbia zarauztarren aurka, 23-21 galdu zuten oriotarrek. Atsedenean 12-6 galtzen zuten, baina azken minutuetan estutu zuten markagailua. Igandeko hirugarren eta azken jardunaldian, oriotarrek mendean hartu zuten San Adrian Loiola bizkaitarra 29-19 emaitzarekin. Intza Beldarrain Tapia (6 gol), Maren Gonzalez de Txabarri Urrutia (5) eta Aranhe Uranga Peña (5) izan ziren azken partidako goleatzaile onenak, baina aitortu behar da txapelketa osoan jokalari guztiek eman dutela neurria eta Ane Merketegi eta Leire Merketegi entrenatzaileei ez zaiela arrazoirik falta nesken lanaz harro egoteko eta berdina esan behar hiru egunetan Zarautzera hurbildu diren familiarteko, lagun eta zaleek ere, oso gustora neskekin.

Azken sailkapenean Kalefit Orio hirugarren izan da. Kukullaga da Euskadiko txapelduna (5 puntu), Zarautz bigarren (4 puntu), Kafefit Orio hirugarren (3 puntu) eta San Adrian laugarren, punturik gabe. Esaten digutenez, lau taldeak jokatuko dute Espainiako Txapelketako lehen sektorea.

Eragin Orio klubak 5-6 urte besterik ez daramatza eskubaloiarekin Orion eta hain urte gutxitan azpiegitura oso sendoa sortu du, Zuhegan seniorretatik hasi eta talde gaztetxoetaraino. Gainera, goraipatzekoa dagoeneko bost neska oriotar Liga Guerreras-en dabiltzala: Libe Arruabarrena eta Laida Urbitartek, Atarrabiako Beti Onak-ek jokatzen dute; Maria Zaldua, Kanarietako Rocasan dabil eta, June Amilibia eta Maialen Orbañanos, Baracaldoko Zuazon.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Oriotarrek bere maila erakutsi dute Euskadiko Txapelketan