Borrar
Taulan garbi ikusten da urtetik urtera goraka doala joera.
Oriotar gero eta gehiagok egiten du errenta-aitorpena euskaraz

Orio

Oriotar gero eta gehiagok egiten du errenta-aitorpena euskaraz

Errenta-aitorpena euskaraz egin nahi duenak oso erraza du

El Diario Vasco

ORIO.

Lunes, 21 de abril 2025, 19:57

Urtero bezala, Orioko Udalak eta UEMAk kanpaina abiatu dute elkarlanean, oriotarrak animatzeko errenta-aitorpena euskaraz egitera. Ekainaren 30era bitartean da aurtengo errenta-kanpaina Gipuzkoan. Udalak herritarrak animatu nahi ditu Ogasunarekin euskaraz egitera eta, hartara, bide batez, administra- zioaren euskalduntzea bultza-tzeko.

Errenta-aitorpena euskaraz egin nahi duenak oso erraza du: aitorpena errenta mekanizatuko bulegoan egiten duenak, esan hango langileari aurrerantzean euskaraz nahi duzula eta berehala aldatuko dizu; Internet bidez egin ezkero, bakoitzak aldatu behar du plataforman; Gestoria batean egiten duenak, gestoreari esan behar dio. Azkenik, herritarren gehiengo handi batek autolikidazio-proposamena jaso-tzen du gaur egun. Autolikidazioa onartzerakoan (telefonoz deituta edo internet bidez), euskaraz nahi duzula esaten baduzu, hortik aurrera hala etorriko zaizkizu Ogasunarekiko komunikazioak

Oriotar gero eta gehiagok egiten du errenta-aitorpena euskaraz, baina, oraindik ere, gehiago dira gaztelaniaz egiten dutenak. Udalaren helburua da urtez urte datu horiek hobetzen joatea. Iazko kanpainan, esaterako, 1.112 oriotarrek egin zuen aitorpena euskaraz, inoiz baino gehiago (egindako guztien %32).

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Oriotar gero eta gehiagok egiten du errenta-aitorpena euskaraz