Orio
Orioko-Sanpedrotarra, gaur Mendibeltzen, Ligako azken jardunaldianHelburua lortuta, 17:30ean hasiko den neurketan, Oriokok ez du azken asteetako presiorik izango
A. E.
ORIO.
Sábado, 17 de mayo 2025, 20:22
Oriokok Ligako azken neurketa jokatuko du gaur arratsaldean Mendibeltz zelaian, 17:30etik aurrera Sanpedrotarraren bisita jasoko duelarik.
Publicidad
Helburua, hau da, igoera, joan den asteburuan lortuta, gaurko neurketan Oriokok ez du azken jardunaldietako presiorik izango. Edozer emaitza gertatuta ere, Joseba Aguirreren taldea multzoko txapelduna da; 64 puntu ditu eta bigarren postua norentzat den gaurko jardunaldiak erabakiko du, izan ere Euskalduna eta Roteta 59 punturekin berdindurik daude.
Gaurkoan festa giroa nagusituko da Mendibeltz zelaian. Rotetari irabazi ostean, ospakizunak joan den larunbatean hasi ziren, baina gaur ere festa giroa izango da zaletuen artean. Jokalariak ere festara gehituko dira, baina, lehendabizi, denboraldiko azken partida irabazten saiatuko dira.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión