Borrar
Las diez noticias de la jornada
Oriokoko jokalariak eta entrenatzaileak partida amaieran 'Lortu dugu' jartzen duen kamiseta oriarekin, pozik lortutako emaitzarekin. ORIOKO F. T.

Orio

Oriokok Ohorezko Erregional mailan jokatuko du

Rotetari 0 eta 4 irabazi ostean, Liga amaitzeko oraindik partida bat falta denean, Joseba Agirreren mutilek ametsa lortu dute

Antxon Etxeberria

ORIO.

Lunes, 12 de mayo 2025, 19:44

Oriokok datorren denboraldian Ohorezko Erregional mailan jokatuko du, larunbateko norgehiagoka erabakikorrean, Roteta, bigarren sailkatua, 0-4 gainditu ostean, Donostiako Martutene zelaian. Azken emaitzak ez zuen zalantzarik erakutsi; partida hasieratik Orioko nagusitu zen, batez ere talde donostiarra jokalari bat gutxiagorekin geratu ondoren. Alex Emparanzak zabaldu zuen markagailua 31. minutuan, Unai Garatek egin zituen bi ondorengo golak 53. eta 61. minutuetan eta markagailua Harri Bruñok itxi zuen 68. minutuan.

Inor gutxik espero zuen denboraldiko partida garrantzitsuenean halako emaitza garbia, baina Orioko azkenaldi honetan egiten ari den jokoa baieztatu besterik ez du egin emaitzak. Joseba Agirreren mutilek sekulako denboraldia egin dute, batik bat izugarrizko bigarren itzulia.

Rotetaren aurka galdu zuten azken neurketa, pasa den urtarrilaren 12an. Geroztik, guztiak garaipenak izan dira, eta berdinketa pare bat, azkena Ostadarren aurka, martxoaren hasieran, azken zortzi neurketak garaipenak izan dituzte. Pixkanaka, Oriokok gora egin du sailkapenean, joan den astean hartu zuen lidertza eta honetan lidertza sendotu eta igoera bereganatu ditu; izan ere, jardunaldi bat besterik ez denean geratzen, Rotetak eta Eus-kaldunak ezin harrapatu. Oriokok 64 puntu ditu eta Roteta eta Euskalduna bigarren postua jokatuko dira, 59 punturekin.

Zaletu ugari bildu ziren Martutenen, eta ondoren su artifizialak jaurti zituzten eta festa egin zuten amaieran

Festa partidaren amaieran Martutene zelaian hasi zuten, giro apartarekin, txaranga, kantu eta su artifizialekin; ondoren, Orion jarraitu zuen festa giroak eta datorren larunbatean Sanpedrotarraren aurkako partidan Mendibeltz zelaian zaletu guztien aurrean izango da festa giroa.

Beste multzoan igoera Eibarko Urkik lortu du eta bi taldeek jokatuko dute Preferente taldeko txapeldun bezala nor geratzen den. Zorionak, eta gozatu egindakoarekin.

Ohorezko jubenilek ere maila mantentzea lortu dute, oso garrantzitsua ere berean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Oriokok Ohorezko Erregional mailan jokatuko du

Oriokok Ohorezko Erregional mailan jokatuko du