
Orio
Oriokok bolada onari jarraipena eman nahi dio larunbat honetan Keta Getaria izango duelarik aurkariSecciones
Servicios
Destacamos
Orio
Oriokok bolada onari jarraipena eman nahi dio larunbat honetan Keta Getaria izango duelarik aurkariPreferente mailako 18. jardunaldiaren barne, gaur 16:30etik aurrera Mendibeltz zelaian Getariako Ketak eta Oriokok neurtuko dituzte indarrak, puntu garrantzitsuekin jokoan bi taldeentzat, getariarrak mailari eusteko bidean eta oriotarrak sailkapeneko goiko postuetarako borrokan jarraitzeko asmotan.
Lehen itzulian Orioko 2-0 nagusitu zen, baina azken asteetan Martin Alguacil oriotarrak entrenatzen duen Keta Getariak goruntz egin du. Lekuko, joan den asteburuan Andoainen, Euskalduna liderraren aurka lortutako berdinketa. Gainera, jokalariekin juxtuan zebiltzan eta aurrelari pare bat fitxatu dituzte, biak getariarrak. Gauzak horrela, 12 punturekin dago azkenaurreko postuan.
Orioko ere bolada onean dabil, azken bi partidak irabazita, Lezon (0-1) eta Usurbilei etxean (2-0). Bere kasuan, laugarren postuan kokatu da, 30 punturekin eta hirugarrenetik bi puntura, Roteta. Arratsaldean irabazteak postu bat igotzea ekarriko du, une batez behintzat, Roteta bihar, igandea, Sanpedrotarrarekin neurtu arte.
Jokalariek aurrez badakite derbi hauek partida gogorrak izaten direla, bi taldeak ongi ezagutzen dira elkar eta gehienetan partidak estuak izaten dira. Beraz, zaletuek hitzordua Mendibeltzen dute; ea partida on bat ikusten dugun.
Gaur beste hiru partida ere jokatzen dira Orion: goizeko 09:00etan, Orioko B-Texas (Lehen Kadetea B); jarraian, 11:30ean, Orioko-Antigua Luberri (infantil F8 neskak); 14:00etan, Orioko-Anaitasuna (Lehen Infantila A) eta 18:30ean, Orioko-Debagoiena Bailara (Erregional neskak). Bihar beste hiru norgehiagoka jokatuko dira Mendibeltz zelaian.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La Unidad de Trasplantes de Valdecilla, premio Cántabro del Año
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.