
Orio
Orioko taldea igoerarako borrokan kokatu daSecciones
Servicios
Destacamos
Orio
Orioko taldea igoerarako borrokan kokatu daAntxon Etxeberria
orio.
Martes, 18 de febrero 2025, 19:42
Preferente mailako Oriokok indartsu jarraitzen du. Larunbatean laugarren garaipena jarraian lortu zuen, Hondarribiari 3-0 irabazi ondoren. Partida bikaina jokatu zuten oriotarrek eta guztiz merezitako garaipena lortu. Dudarik gabe, Joseba Agirrek entrenatzen duen taldea momentu onean dago, eta igoerarako borrokan bete-betean sartu da. Hala ere, oraindik asko falta da, 11 jardunaldi eta 33 puntu eta datorren hitzordua Villabonan dute, igande arratsaldean. Sailkapena ikusita, irabazteko moduko partida dirudi, baina azken neurketetako joku maila bera erakutsi be-harko dute hiru puntuak eskura-tzeko. Hondarribiaren aurka, bi lehenengo golak Alex Enparan-tzak sartu zituen 21 eta 53 minutuetan eta hirugarrena Harri Bruñok 65 minutuan.
Preferente mailako neskek, bestalde, 3-3 berdindu zuten Urnietan. Bazirudien lehen zatian 0-3 aurreratu ondoren, garaipena eskuetan zutela, baina, bigarren zatian Urnietak ederki estutu eta oriotarren akatsak aprobetxatuz, berdinketa lortu zuen. Aitor Arregiren taldetik, golak Uxue Zubielki (2) eta Enara Garmendiak sartu zituzten.
Ohorezko jubenilak 2-2 berdinketa lortu zuen, Orion, San Marcialen aurka. Bitan atzetik joan arren, ez zuten amore eman eta puntu bat lortu zuten. Golak Urtzi Collado eta Nizar Zianirenak izan ziren. Larunbatean berriz Orion errepikatuko dute, Beasainen aurka.
Erregional mailako taldeak 3-2 galdu zuen Irauli Bostekoren zelaian. Aitor Kaperotxipi eta Jon Eizagirren golekin berdindu arren, deskontuan donostiarrek garaipena lortu zuten. Ohorezko kadeteek, azkenik, 1-2 galdu zuten etxean, Danenaren aurka.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El enigma de las plantas de tequila en la 'Catedral del vino' de Cigales
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.