
Orio
Orioko lehen traineruak nagusitasun osoarekin irabazi zuen Pasaiako estropadaSecciones
Servicios
Destacamos
Orio
Orioko lehen traineruak nagusitasun osoarekin irabazi zuen Pasaiako estropadaOrio Arraunketa Elkarteko lehen traineruak Pasai San Pedron igande eguerdian jokatutako estropadan nagusitasun osoa erakutsi zuen. Oraindik denboraldi ofiziala hasteko bi hilabete baino gehiago falta arren, oriotarrek neguko entrenamenduetan egiten ari diren lan bikaina erakutsi zuten Pasaiako uretan erlojupean jokatu zen estropadan; 20 minutu eta 22 segundoko denbora markatu zuten Iker Zabala entrenatzaile duten mutilek, bigarrenari, Zierbenari, 14 segundo ateraz; hirugarren Donostiarra sailkatu zen 19ra, gero San Juan 24ra, Bermeo 25era, Santurtzi 35era, Hondarribia 42ra, Getaria 44ra, Zarautz 47ra... Guztiak ACTko traineruak, pentsatzekoa da da Ligan lehen tokietan ibiliko diren kuadrillak, Santurtzi eta Zarautz ez ezik, hauek ARC1ekoak. Ikusten da entrenatzaile berriak eta fitxaketek beste sendotasun bat eman diotela ontziari.
Orio B-ek ere estropada polita egin zuen eta 21:30 denborarekin, 15. postuan sailkatu zen, atzetik ARC1eko traineru asko utziz. Aurten Angel Larrañagaren mutilak ARC2 mailan arituko dira eta mutil gazteak prestatzeaz gain, igoera izan behar dute helburu.
Emakumeek, azkenik, hirugarren amaitu zuten, Tolosaldea eta Arraun Lagunaken atzetik.
Aurten ACT Liga hasi aurretik txapelketak jokatuko dira, ekainaren 1ean Gipuzkoako traineru txapelketa Orion; ekainaren 8an Bermeon Euskadikoa eta ekainaren 14-15ean, Castron, Espainiako txapelketa. Eta maiatzean, traineriletako txapelketak, Donibanen (Gipuzkoa), Ondarrun (Euskadi) eta pobra de Caramiñal, Galizian (Espainiakoa). Ligako egutegia uztailaren hasieran zabalduko da, bi lehen estropadak Bilbao eta Sestaoko Banderak, uztailak 5 eta 6an. Oriokoa berriz, uztailaren 20an izango da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La NASA premia a una cántabra por su espectacular fotografía de la Luna
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.